EUSKARA

EUSKARA
EUSKARA

pasa den asteazkeneko herriko kontseiluan nun euskararen gaiari buruzko bi deliberamendu bozkatzekoak genituen (biak aho batez onarturik), euskararen erabilerak herriko argizko taularen bidez debatea piztu zuen.
Komunikazioko tresna horrekin bederen elebitasuna (edota kukusu merkatuko egunetan hiru hizkuntzetan) euskara-frantsesa gomendatzen dugu.
Haien euskararen aldeko politikari buruzko eztabaida baten ondotik, gehiengoaren erantzuna "noski hobekiago egiten ahal dugula" izan da.
Lau egun berantago, horra emaitza....euskara eskasian, baztertua eta hala-holako gaztelera.
Gure lurraldeko hizkuntzen aberastasuna errespeta dezagun.
Guk, AHETZEN zerrendako hautagaiok, euskararen aldeko engaiamendu azkarrak hartuko ditugu.