GURE HAUTAGAIAK

GURE HAUTAGAIAK

Ramuntxo LABAT-ARAMENDY - 40 urte
Herriko hautetsi ohia
trenbideetako langilea

"oposizio taldeko hautetsi ohia, nire engaiamendua berritzen dut AHETZEN zerrendan.
Pasa diren hilabeteetan herriko kontseiluan bertan bizitako esperientzak nire sinesteei indar gehiago eman die. Ahetze bezalako herrixka batean beharrezkoa da demokrazia parte hartzailea garatzea herritarrei maizago hitza emanez.
Zerrenda bateri edo bertzeari eginen den konfiantza ez da izanen heldu diren 6 urteendako txeke xuri bat. Herrixkaren etorkizunean herritarrek interesa izaiteko eta horren geroaren aktore nagusiak bihurtuarazteko hautetsiei doakie herritarrekin komunikatzea eta trukatzea.
Datorren kargualdian lan ardatzak ez dira eskas izanen: transizio ekologikoa eta energetikoa, gure ur zikinen eta hondakinen hudeaketa bertutetsua, laborantxa herrikoi eta iraunkorraren aldeko sustengua, urbanizazioaren nagusigoa, bideetako mantentze erregularra eta segurtasun neurriak hartu, belaunaldien arteko harremanak indartu, ahetzeko elkarteen bizia garatu eta bukatzeko benetako euskararen aldeko politika baten ezartzea herrixka mailan."