EREMU OFIZIALE
Egungo gehiengoak gogoan duen ofiziale eremuaren proiektuaren kontra gira. Zergaitik? ezin baita laborari bat bere lantegitik bortxaz kanporatu eta batez ere lurren jabea kontra delarik. Lur horiek kalitatezkoak dira eta gainera laborariaren semeak bere aitaren segida hartu nahi du. Gehiengoak aitzinatzen dituen zenbakiak faltsuak dira! izan gaitezen pragmatikoak artisauen beharrak identifikatuz eta behar horiei erantzun iezaiegu bigarren denbora batean bainan ez LARRE LUZEAko zelaietan !
Ahetzeko laborariak defenda ditzagun erasotu ordez eta lagundu ditzagun haien trantsizioan !
#LURRA #BEHIN #SALDUA #BETIKO #GALDUA
Gaiari buruz egin dugun bideoaren lotura: https://youtu.be/TpzpFYhmms4