MAIATZAREN 27ko HERRIKO KONTSEILUA
Azkenean pasa diren hauteskundeetatik landa, lehengo herriko kontseilua maiatzaren 27an iragan da Ahetzen.
Xehetasunetan sartu aitzin, 2020ko martxoaren 15eko hauteskundeen zenbaki batzuk aipa ditzagun :
- Boz zerrendan direnen kopurua: 1615
- Boza eman duten kopurua: 911 , baliorik gabekoak: 35 hots baliodunak: 876
- Parte hartzea %56.41koa eta abstenzioa % 43.5koa
- 550 boz kargutan zen zerrendaren alde hots %62.78koa eta 16 hautetsi
- 326 boz AHETZEN zerrendaren alde hots %37.21koa eta 3 hautetsi
Zerrendan diren bozen kopuruarekin emaitzak zuzentzen baditugu, karguan zen auzapezaren alde %34 herritar dira noiz %20.2ak nahi zuen gure lista hautatu. Ipar euskal herri mailan bezala argiki parte hartzea apala izan dela erran dezakegu, damugarria iduritzen zaigu herrixka baten proiektu publikoek herritar guztion interesan eta bizian eragina baitute.
Zenbaki guzti horiek kontutan hartu beharko dira heldu den sei urtezko kargualdian, hiru herritarretarik batek bakarrik bozkatzen duelarik auzapez baten alde. Arazorik gabe erran dezakegu azken horren legitimitatea ez dela goren punturaino heldua.
Zer erran bi zerrenden ratioari buruz herriko konrseiluan? Baliodunen bozen artean % 37.21 ak gure alde bozkatzen duelarik bakarrik 19 hautetsietarik 3 (Maite FORDIN, Santiago CAPENDEGUY eta Ramuntxo LABAT-ARAMENDY) lortzen ditugu. Demokraziari doakionez igauzatze bitxia Ahetze bezalako herrixka batean…alta ainitzek erranend uten bezala aitzinetik hauteskundeen arauak ezagutzen genituen beraz ez da sorpresa bat izan.
Maiatzaren 27ko herriko ontseiluan horiek ziren eztabaidatu behar genituen deliberamenduak:
Lehengo deliberamendua: karguan zen auzapeza berriz hautatua izan da gure zerrendaburuaren kontra 16 bozekin bere alde eta 3 boz bere kontra.
Bigarren deliberamendua : Axuanten kopuruaren finkatzea, legeak gehienik 5 permititzen duenean.
Deliberamendu horren kontra bozkatu dugu iduritzen zaigulako herriko etxe baten kudeatzea egingarri adela hautesti talde ttikiago batekin denbora osoz jadanik 4 langile ari direnean: zerbitzuen zuzendari bat, zuzendari axuant bat, administrazio erredaktore bat eta harrera, egoera zibil eta hauteskundeendako idazkari bat.
Hirugarren deliberamendua : Axuanten zerrenda batean hautatzea.
Nahiz eta hiru hautetsi bakarrik izan gure taldeak bere lista aurkeztu du auzapez batekin eta bi axuantekin. Emaitzak horiek izan dira : auzapezaren zerrendaren aldeko hamabost boz, AHETZEN zerrendaren aldeko hiru boz eta boz bat baliogabetua. Behin eta berriz azpimarratzekoa parekotasuna ez dela errespetatua sei kideetarik (auzapeza barne) bakarrik bi emazte izanen baitira.
Laugarren deliberamendua : Auzapez eta axuanten lansaria. Legearen arabera auzapez batek gehienik 1027 indizearen (3889.40 euro) %51.6a irabazten ahal du hots 2006.93 euro gordin eta axuant batek horren indizearen %19.6a hots 770.10 euro gordin. Auzapezak indizearen %39.23a errezibitu nahi zuela azaldu du. Axuantei doakie gehiena hunkitzea proposatu dute.
2014 urtean bozkaren ondotik adostu zen auzapezak 1015 indizearen (3801.48 euro) irabaziko zuela hots 685 euro gordin eta axuantek 1015 indizearen %15.3 hots 582 euro gordin.
Krisi sanitariaren ondotik, sekulako krisi ekonomiko baten atarian, langile ainitz langabezi partzialean edo osoan direnean, Elissalde jaunak bere lansaria %123ez emendatzen du pasa den kargualdiarekin konparatuz. Hori dela eta , AHETZEN taldeak naturalki auzapezari emendatze horren justifikatzea galdetu dio.
Horrela saiatu da justifikatzea auzapeza : denbora erdiko lanpostua frantziako hezkunde nazionalean, BIL TA GARBI sindikatuko lehendakariorde karguaren galtzea eta elkargoari begira beha egotea. Bakoitzak argibide horien balio eskasak jujatuko ditu.
Ahetzen taldeak deliberamendu horren kontra bozkatu du. Gehiengoko hautetsien benetako motibazioa ez dugu zalantzan ezartzen aldia ez ditugu begi onez ikusten horrelako lansari emendatzeak egungo egoera orokorrean. Oroitze: AHETZEN taldeko hautetsiak borrondate oneko lana eramaiten dute kargualdian zehar.
Bostgarren deliberamendua : Herriko kontseiluaren ahalmen ordezkaritza auzapezari.
Orotara 24 atal auzapezak bera bakarrik hautuak har ditzan…printzipioz horren kontra gira, oinarritzat herritarren parte hartzean eta kontsultetan sinisten ditugunean. Noski erabaki guziak herritar kontseilu baten aitzinetik ezin dira pasatu, alta ez dugu begi onez ikusten demokratikoki hautatu izan den herriko kontseilua horrela baztertzea. Horretarako deliberamendu horren kontra bozkatu dugu.
Seigarren deliberamendua : Batzordeen antolakuntza.
Pasa diren kargualdian bezala, AHETZEN zerrendako hautetsiek parte hartuko dute batzorde guztietan (Finantzak / Obrak, bideak, eremu publikoak / Elkartasunak / Eskola aferak / Hirigintza, ingurumena eta garapen iraunkorra / Lurren eskubideen aplikazioa / Komunikazioa / Elkarteak, kultura eta kirola). Usaian bezala proposamen indar baten izaitea saiatuko gira herrixkaren eta herritarren interesarendako. Deliberamendu horren alde bozkatu dugu. Dolu dugu euskararen aldeko zehar-batzorde baten ez gauzatzea.
Azken deliberamendua : Titular ez diren sasoinezko edo noiztenkako langile batzuen kontratatzearen alde bozkatu dugu.
Bukatzeko azpimarratu nahi genuke Ahetzeko Herritarren Hitza herritar plataformako kide batek herriko kontseilua grabatu duela.
Gu, AHETZEN zerrendako hautetsiak, jadanik galdetu genuen bezala herriko kontseiluen grabaketaren alde gira. Nahiz eta herriko kontseiluak publikoak izan herritarren parte hartzea ttikia da, espero dugu kontseiluen ateak idekitzea eta herrixkaren bizian herritarren interesa piztea biharko eragileak bihur daitezen horrelako medio baten baliatuz.
Hori dela eta berriz galdegiten dugu gaurtik aitzina herriko kontseilu guziak zuzenean ikusgai izaitea aheztarrendako.