UZTAILAREN 29KO HERRIKO KONTSEILUA
2020ko uztailaren 29ko herriko kontseiluaren bilduma.
Auzapezak berriz Maite Fordinen kausa aipatzen du erranez nahiz eta orain bertze herri batean bizi oraindik segitzen ahal zuela herriko kontseiluan. Iduritzen zaigu ez duela ongi ulertu bere egiteko manerek dutela Maite nazkatu.
Gero azken herriko kontseiluko bideoa berant zabaltzeaz damu hartzen du auzapezak. Ulertu beharko luke auzapez jaunak AHH herritar plataforma ez dela bere zerbitzuko.
Ondoko loturan uztailaren 29ko herriko kontseiluaren bideoa AHH elkarteak eginik https://www.youtube.com/watch?v=gn9XLWwW8ug
2020ko UZTAILAREN 1eko HERRIKO KONTSEILUKOBILDUMAREN ONARPENA.
Oharrik ez gure aldetik. Alta auzapeza plenitzen da luzeegi izan baitzen. Kodearen arabera ez da beharrezko dena azalduaraztea bilduman, haien gain da pundu garantzitsuak aipatzea bilduman.
20200729-01 ZENBAKIKO LEHEN DELIBERAMENDUAREN GAIA – CHARGOIS GAELLE en INSTALATZEA ETA PARTE HARTZEA BATZORDE DESBERDINETAN
Maite Fordinen demisioaren ondotik, Chargoi Gaelle ondoko batzordeetan izendatua da : « komunikazioa », « elkarteak,kultura,kirola », « elkartasunak », « eskolako aferak » eta « hirigintza, ingurumena eta garapen iraunkorra ».
CCASeko administrazio kontseiluan Maite Fordin ordezkatzen du ere.
CHERON jauna abstenitu da eta bertze guztiok alde bozkatu dugu.
20200729-2 ZENBAKIKO BIGARREN DELIBERAMENDUAREN GAIA – HERRIKO ZEHARKAKO ZERGEN BATZORDEA
16 titularretaz gehi 16 ordezkoetaz osatuak diren ondoko listak onartzea proposatua zaio herriko kontseiluari, eta baimena emaitea auzapezari lista horiek esatuko ordezkoari gehi eskualdeko finantza publikoko arduradunari pasaraztea.
Titularren lista (Ordezkoen lista) :
1-GOYETCHE Ramuntxo (1-BURUCOA Mair Christine)
2-ALDALURRA Odette (2-NAVA Catherine)
3-DI FABIO Joel (3-SARROSQUY Bruno)
4-GUESDON Laetitia (4-DERCOURT Nathalie)
5-JUHEL Laurent (5-SAUBAGNE Mickael)
6-BERIAIN DUMOULIN Alba (6-ARAMENDY Marie)
7-CHERON Patrick (7-LABAT ARAMENDY Ramuntxo)
8-LURO Joel (8-ALDALURRA Anne)
9-HARRIAGUE Francoise (9-DUMOUNIL Michel)
10-CAPENDEGUY Santiago (10-OBEYRAS FAURE Clotilde)
11-DEBS Allan (11-FABRE Dominique)
12-DEPIERRE Daniel (12-HARRIAGUE Bertrand)
13-LEBLOIS LALOO Annette (13-GUESDON Gérard)
14-JAURETCHE Pierre (14-LACOMBE Guy)
15-CASENAVE Georges (15- CHARGOIS Gaelle)
16-LE HIR Marie josé (16-DE RAFELIS Lionel)
Gaellek hutsik den 15 postua hartzea onartzen du.
Denok alde bozkatu dugu.
20200729-03 ZENBAKIKO HIRUGARREN DELIBERAMENDUAREN GAIA – SDEPA HITZARMENA
Azkenean deliberamendurik ez SDEPAren proiektuaren zain gaudelako oraindik. Gehiengoak SDEPAren kontrako arrangurak azltzen ditu.
20200729-04 ZENBAKIKO LAUGARREN DELIBERAMENDUAREN GAIA – ELIZAKO OBREN BIGARREN FASEA DIRUZTATZEKO PROIEKTUAREN ONARPENA
Denok alde bozkatu dugu.
Ohar gisa berriz aldamioaren ezartze eta kentzearen gastua fresetan sartzen dela azpimarratzen dugu. Obretako lehen fasekoa tokian bertan uztea eta berriz erabiltzea diru dezente baztertzea permitituko zuela ohartarazten dugu.
20200729-5 ZENBAKIKO BOSTGARREN DELIBERAMENDUAREN GAIA – HERRIKO KONTSEILUAREN BARNE ARAUDIA
Ohar zonbatzuk egin ditugu:
Artikulu guzietan zenbakitzea gehitzea galdetu dugu. Oharra onartua izan da.
Araudian auazpezak larunbatetan, igandetan eta besta egunetan herriko hautetsiak biltzea deitzen ahal dituela aipatua da. Edozein momentutan hautetsiak biltzeko gai izan behar direla normala iduritzen zaigu beraz gure iduriko ez du balio xehetasunetan sartzea.
Herriko etxean deliberamenduekin lotuak diren dosierren kontsultari buruz, zehazki zoin diren arauak galdegiten dugu. Ea dosier batzuk interneten bidez berreskuratzen ahalko genituzkeen galdegiten dugu ere. Azken eskera hori ukatu digute argudiatuz kasu batzuetan mezu elektronikoz ezinezkoa dela igortzea.
Gai ordenari gehituak diren galderei doakie, herriko kontseilua baion bi egun lehenago idatzirik igorri behar ditugu. Auzapez jaunak "debaterik sortu gabe" erantzunen die. Domaia dela debateari tarterik ez uztea iduritzen zaigu. Auzapezak betidanik eztabaidarentzat tarterik dela herriko kontseiluetan erdiesten du. Horretarako proposatzen diogu erranaldi hori zuzentzea araudiak bat egin dezan errealitatearekin.
Mila biztanle baino gutiagoko herrixkei buruzko galderza bat paustazen dugu, petto bat izan dela gure partez aitortzen dugu eta barkamenak aurkezten ditugu. Alta auzapezak berriz punduz pundu aipatzen ditu errandakoak ez bagenu ulertu bezala; eta berehala gehiengoko zonbatzuk hasten dira trufatuz, horrek herriko kontseiluetan den giroa argiki erakusten du.
20200729-06 ZENBAKIKO DELIBERAMENDUAREN GAIA – 2020KO URTARRILAREN 1ETIK 2020KO URTARRILAREN 30 ARTEKO ELIZAREN BERRITZEAREN ALDEKO DIRU EMAITEEN ONARPENA
Denok alde bozkatu dugu.
Gure taldeak, AHETZEN taldeak, bertze deliberamenu bat proposatu dio herriko kontseiluari.
Gure proposamena AHETZEN listako kide batek irakurri du.
"2020ko uztailaren 29ko herriko kontseilurako deliberamendu baten gehitzea AHETZEN taldeak galdegunik
Bastimendu eta obra publikoetako arloko bizigabeko hondarkinen tratamendua gure eskualdeko arazo nagusietako bat dugu, batez ere muga gabeko urbanizazioarengatik.
Bizi gabeko biltzeko instalatzeak erregimen berezi baten ardurapean ziren ; eta 2014ko abenduaren 12ko dekretu baten ondotik ingurumenarako klasaturik instalatzeendako, "ICPE" delakoaren baimena baten menpe dira. 2015ko urtarrilaren 1etik goiti haien kudeaketa ingurumena, antolaketa eta bizitegi eskualdeko zuzendaritzak, DREAL delakoak, hartu du bere gain. Hori dela eta, 2015 urtean zehar DREAL delakoaren gain zen eskualdeko legez kanpoko instalatzeen zerrenda eguneratzea eta erregulartzea. Benetako legez kanpoko instalatzeak identifikatzea da DREALaren kargua.
2019ko uztailaren 20ko hirigintza planaren arabera, aurkezpen txostena idatzia da : « ahetze herrixkan ez da bizigabeko hondarkinen metatzeko instalatze deklaraturik".
Hala ere orain dela hilabete batzuk senpereko bidean den AK 143 lurzailan, argiki ikusten da obra hondarkinetaz, lurraz eta xantier batzuetako bizigabeko hondarkinetaz beterik kamioi batzuen etengabeko joan eta etorriak, baita ere xantierreko maxina batzuen presentzia, pala mekaniko bat eta aktibitatean den suntsitzeko tresna bat. Joan eta etorri guzti horiek herriko eta departamenduko bideak andeatzen dituzte eta gure herrixkaren lasaitasuna trabatzen.
Hirigintza planaren arabera natural eremu batean kokatua da lurzail hori eta ondoan diren AK 144 eta AK 145 oihantsu eremu gisa identifikatuak dira, hirigintza kodeko L113-1 artikuluaren arabera, justu hidrografiko sare baten gainean.
ez zaigu iduritzen deklarapen ofizialik egina izan denik prefekturan.
Prefeta da pertsona bakarra gai dena enpresa bateri inposatzea normetan sartzea deklarapen ofizial bat eginez ICPEen araudia errespetatuz. Ingurumena kodeko L171.8 eta L541.3 artikuluen arabera lege urratzaileari hondarkin guziak deseginaraztea inposatzen ahal dizkio ere prefetak. 2013ko apirilaren 10eko 2013-301 zenbakiko dekretua atera denetik berak ere ingurumenarako klasaturik instalatzeetako hondarkinekin polizi poderoa badu.
Martxotik hunat, hondarkinen bolumena handitzera joan da eta kasik 13000 m²ak hondarkinetaz beterik dira. Biltze horrek inguruko ekosistemaren kontrako irrisku handia suposatzen du, baita ere ondoko lurzailetan eta UHABIAn amaitzen den beheko iturri askarentzat.
Lehenago erran bezala prefetak du polizial poderoa, alabaina auzapez batek badu zeregin. Lekuko elkargoko orkor kodeko L2212-2 §5 artikuluaren arabera, bere polizia poderoak permititzen dio auzapez bateri « …geldiaraztea, behar diren sokorrien banatuz, istripuak eta kalamitateak baita ere kutsadura guziak, (…) eta beharrean goiko administrazioari dei egitea esku hartzeko.
Eztabaida egin ondoren, herriko kontseiluak galdegiten dio:
Auzapez jaunari AK 143 lurzailan ikuste agiri guziak egitea, tokiko kutsadura guziak geldiaraztea, behin-behineko neurri guziak hartzea eta estatuko zerbitzuekin harremanetan sartzea bere eginetan.
Auzapez jaunari baionako errepublikako prokuradoreari deklarapen baten egitea".
Auzapez jaunak deliberamendua gai ordenari ez gehitzea erabakitzen du.
Kritiko batzuen egin ondoren , auzapezak dosier garantzitsu bat dela aitortzen du. Gertakarien kronologia berriz aipatuz gaiari ihes egin dio auzapezak. 2013 urtean hasi zen kutsadura lurkatzeko lur batendako baimena emanez. Lurzailaren jabearen aldaketa izan ondoren 2018 urtean lehengo kondena izan zen bastimendu arloko hondarkinak lurperatzeagatik eta baimenik gabe aktibitatea segitzeagatik.
Auzapez jaunak 2020ko uzatailaren 7an prefetari igorritako gutunaren irakurketa egiten digu. Uztaialren 21ean ikuste agiri bat egina izan da. Gure deliberamendua ez itxoiteaz pozten da auzapeza. Noski ez gira sekulan jakinean izan gehiengoak gaiari loturik eramaiten zuen lanaz. Zergaitik hain hetsiak izan ? Zergaitik informazioa aheztarrei lehenago ez zabaldu ?
Beharba gehiengoa hasi zen mugitzen maiatzaren 13an oraindik erantzunik gabe idatzi genion gutunarengatik ? Edo beharba apirilatik gaia aipatzeko harremanentan sartu ginelako CADErekin, eta ondotik azken elkarte horrek DREAL, DTM, suprefektura deitu zituelako berri emaiteko xedearekin ?
Geroztik herriko etxean lege urratzailearekin bildu da auzapeza.
Arrunt bitxia iduritzen zaigu horrelako arrangurarik gabeko pertsona baten errezibitzea herriko etxean. Badirudi agorrilaren 31a arte segitu behar zuen bere aktibitatea auzapezaren erranen arabera (irailan gira eta oraindik kamioien joan eta etorriak segitzen dira…)
Badirudi uztailaren 20an lege urratzaileak ingurumenarako klasaturik insatalatze baten baimena egina du. Prefekturako zerbitzuek baimena ukatu diote ahetzeko hirigintza planaren arabera horrelako instalatze baten presentzia ezinezkoa baita Ahetzen.
Jakinez jadanik enpresa isuna baten pagatzea zigortua izan dela argiki ikusten da berdin zaiola eta aitzina segitzen duela inpunitate osoan.
Gero bastimenduko hondarkinen bereizketari buruzko bakarrizketa luze entzun ahal izan dugu.
Gehiengoari bakarrik uztailaren 7an prefetari idaztea leporatzen diogu jakinez konfinamendu garaian gero eta gehiago zirela kamioien joan eta etorriak ; Goyetche jaunak ez dela mungimendurik izan konfinamendu garain gorraki dio. Sustengatzen dugu baietz izan zirela eta hautetsi guziei kronologian atera ditugn tokiko argazki batzuk erakusten dizkiegu, erakutsiz legez kanpoko hondarkintegi eremua handitu dela otsailatik uztaila arte.
Bastimenu eta obra publikoetako legez kanpoko hondarkinen tratamenduari buruzko deliberamendu baten ordez mozio bat proposatzen du auzapezak.
Gaiarekin gardetasun eta komunikazio eskasa damu hartzen ditugu baita ere gure deliberamenduaren ukatzea.