GURE 2020KO IRAILAREN ARTIKULUA HERRIKO ALDIZKARIAN

GURE 2020KO IRAILAREN ARTIKULUA HERRIKO ALDIZKARIAN

Aurten bizitzen dugun 2020 urtea ez da usaiazko urte bat izanen. 2020ko sartzea pasa diren urtekoekin konparatuz arrunt berezia izanen dugu.
Nork pentsatzen ote zuen sanitario krisi horrek iraunen lukeela eta egoera geroz eta gogoetagarriagoa izanen zela ?
Krisia indartzera doa eta jadanik benetako ondorioak, izan ekonomikoak, sozialak edo sozietatekoak, ikusten dira. Behartsuenak dira lehen hunkituak direnak eta krisi hau gainditu beharrean. Sufrimenduari eta pobreziari jateko zailtasunak gehitzen dira, baionako hazkurri bankuaren aktualitateak erakusten digun bezala. Usaian hazkurri banku horren 160 laguntzaileek eta 3 langileek 900 tona elikagaien bilketa eta bereizketa egiten dute tokiko « CCAS » delakoei eta tokiko elkarteei berriz banatu aitzin. Elikagaiak gehienik hazkurri dendetatik, laborariek emanik, elkargo batzuen diru laguntzetatik baita ere europatik. Aldiz, aurten lehen aldikotz hazkurri bankuak bere elikagaiak erosi izan behar ditu ehuneko 20ez emendatu baitira beharrak eta usaiazko emaiteekin ez zen aski. Gure inguruan, gure herrixkan bertan, beharra hor da bainan ikusezina. Krisi horren aitzinean eta herritarren zailtasuneen aitzinean erantzun gisa hautetsiei doakie, haien ahaletan hautesi gisa, askageboak izaitea eta ahal duten elkartasun mekanismoak martxan ezartzea. Horretarako paradak hor direlarik ezin da huts egin. Lehenengo herriko kontseiluak sanitario krisiari aurre egiteko eta aheztarrekiko elkartasuna erakusteko paradak izan dira «ahetze, continuons ensemble» gehiengoarentzat. Iduritzen zaigu manera egoista eta malestruka egin dutela :
 Lehengo neurria : auzapezaren eta axuanten lansarien emendaketa bertze herri ainitzetan hautetsiek « CCAS » delakoei eta tokiko dendei haien sariak emaiten dizkietenean.
 Bigarren neurria : eraikiaren eta ez eraikiaren inposaketa tasaren mantentzea zerga horrekin herrixkak 236 774 euro irabaziko dituenean. Aheztarrekiko elkartasun seinale gisa tasa apaltzea proposatu genuen alta gehiengoak ukatu egin du.
 Hirugarrren neurria : Gurutze gorria elkartearen diru laguntzaren emendatzearen ukatzea, ahetzeko hogeitahamar familiek horren beharrean dutenean.
 Laugarren neurria : bertze herri ainitzetan egiten den bezala, kantinako eta aisialdi zentroko araudietan pertsona baten izentzea egoera zailetan diren familiekiko erreferente baten izaiteko proposamenaren ukatzea.
Iduriz elkartasun hitza ez da agertzen gehiengoaren hiztegian.
Noski bertze garai bateko erabaki ulertezin horiei ihardetsi diegu.
Nahiz eta 3 hautestsi bakarrik izan, gure indarra hor da. Elkar erresistenziatik, gure herrixkaren elkartasunatik, ingurumenaren defentsatik, zuen osasun zaintzetik eta borondate onetatik dator gure indarra.
Berriz herriko aldizkarian euskarazko itzulpen baten falta izateaz damu hartzen dugu