IRAILAREN 30eko HERRIKO KONTSEILUA

IRAILAREN 30eko HERRIKO KONTSEILUA
IRAILAREN 30eko HERRIKO KONTSEILUA
IRAILAREN 30eko HERRIKO KONTSEILUA
Dokumentua kargatu

Sartzeko lehengo herriko kontseilua irailaren 30ean, berriz herriko etxean, iragan da hots bi hilabete azkenaren ondotik.

20200901 ZENBAKIKO LEHEN DELIBERAMENDUA - GAIA : EUSKAL ELKARGOKO «transferitutako karguen estimatze tokiko batzordea »REN ORDEZKARIEN IZENDATZEA.

AHETZEN taldeko bi kide aurkeztu ditugu. Izendatzea bozka baten bidez egina izan da.Gehiengoak ez digu posturik utzi ez titular gisa ezta ordezkorik gisa. Haien erabakia kontutan hartzen dugu. Haien egiteko manera eta guk elkargoari begira pentsatutako ibiltzeko modua arrunt kontrarioak dira. Nahiago dugu bi postu horiek herriko kontseiluan diren bi taldeen artean partekaturik izaitea.Irekitzea gehiengoak proposatzen duen kanporatzea baino nahiago baitugu guk.


20200902 ZENBAKIKO BIGARREN DELIBERAMENDUA - GAIA : BERRESKURATU EZIN DIREN PRODUKUTUEN BALORERIK GABEKO GISA ONARTZEA

Gaiari buruzko solasaldi baten ondotik, onartua izan da herriko etxeak egin zuela akats bat. Beraz hartze agiri erregulartze bertzerik ezta.
Alde bozkatu egin dugu.


20200903 ZENBAKIKO HIRUGARREN DELIBERAMENDUA - GAIA : 1 ALDATZE ERABAKIA

Esleitze baten egokitze bateri buruzko erabaki baten aldaketa da.
Alde bozkatu egin dugu.


20200904 ZENBAKIKO LAUGARREN DELIBERAMENDUA – GAIA : 2 ALDATZE ERABAKIA

Bertze erabaki baten egokitze bateri buruz ari gira. Aldi huntan Mattin TREKU plazaren arraberritzeari eta LOHIGETA lotizamenduari buruzkoak dira. Horren kontra bozkatu egin dugu. Betidanik plaza horren arraberritzerako buxetaren gehiegikeriak salatzen ditugu eta LOHIGETAri doakion ekologia mailan zentzugabekeria.


20200905 ZENBAKIKO BOSTGARREN DELIBERAMENDUA – GAIA : LURRALDEKO ANIMATZAILE BATEN ASTEKO ORDUTEGIAREN ALDAKETA 34 ORENETATIK 35 ORENETARA

Aisialdi zentroko eta eskolaldi inguruko beharrak handiagoak izanez oren bat gehitzen da asteka.
Alde bozkatu egin dugu.


20200906 ZENBAKIKO SEIGARREN DELIBERAMENDUA – GAIA : AMA ESKOLAKO LANGILE BATEN ASTEKO ORDUTEGIAREN ALDAKETA 21 ORENETATIK 22’50 ORENETARA

Alde bozkatu egin dugu.


20200907 ZENBAKIKO ZAZPIGARREN DELIBERAMENDUA – GAIA : LAN KONTRATU MUGATU BATEN SORTZEA HERRIKO HAURZAINDEGIAN

Herriko haurzaindegian haur bat gehiagorentzat baimena izan ondoren hots orain 21 toki, proposatu da bertze langile baten enplegatzea.
Galdetu diegu zergaitik kontratu mugatu bat eta ez mugagabekoa, erantzun digute beharren arabera urtez urte haurren kopuru gehiena aldatzen ahalko dela.
Alde bozkatu egin dugu.


20200908 ZENBAKIKO ZORTZIGARREN DELIBERAMENDUA – GAIA : HERRIXKAKO ESKOLENDAKO DIRU LAGUNTZEN FINKATZEA

2019ko irailan ALHORGA ikastolak bere ateak ireki dituenetik eta legeak inposatzen duen bezala Ahetzen herrixkako eskolendako haurnaka diru laguntza zenbatekoa den finkatu behar da. 2019ko irailaren 30eko dekretua plazaratu ondotik, 3 urtetik goitiko haurrendako eskola irakaskuntza beharrezkoa bihurtu da beraz ama eskola zein ikastolako aheztar haurrendako herriko diru laguntza baten kalkulatu behar da.
Eginak izan diren kalkulen arabera (energien xahutzea, eskola hornidurak, pedagogiko eta administratiboko gastuak, eskola aktibitateendako garraioen fresak, egoitza eta materialen mantentze lanak, langileen gastuak) Ahetzen 740 eurokoa da haurnaka.
2020ko urtarrilaren 1ean 4 aheztarrek emana zuten izena ALHORGA ikastolan beraz herriko etxeak 2960 euroko diru laguntza zor dio ikastolari.
Betidanik borroka hori eramaiten dugu AHETZEN zerrendako hautetsiok Ahetzeko herriko etxeak diruz sustenga ditzan ikastoletan diren aheztar guztiak ( Miarritzeko ITSA ARGI ikastolan, Bidarten den lau herrietako UHABIA ikastolan eta berriki sortu den Arbona eta Ahetzeko ALHORGA ikastolan).
Alderantziz ahetzeko auzapeza, bere zerrendko kideekin batera, betidanik laguntza horren kontra agertu da. Bertze behin gaia eztabaidatu dugu eta Ahetzen bezalako kasu ainitz adibidetzat hartu ditugu erakusteko haien azken urteetako ezezkoak bertze garai batekoak direla…benetako euskararen transmizioaren aldeko politika batekin arrunt kontrakoa.
ALHORGA ikastolaren kasuan, legeak ez dio bertze irtenbiderik permititzen gehiengoari ; nahi ala ez diruz lagundu behar dute.
« Lege gogorra, baina lege, hala ere »
Noski horren alde bozkatu egin dugu.


5G gaiari buruzko deliberamendu baten proposamena.

Gure deliberamendua kontseiluko gai ordenan sartzea ukatu egin digu auzapezak. Saiatu da bere erabakia justifikatzen guti gora beherako argumentu kanoretsuekin.
Lehenik kontseilua baino bi egun lehenago deliberamendua hautetsi guziei igortzea leporatzen digu bainan kontseiluko araudiak idatzia den bezala onartzen du.
Gero zertarako horrelako deliberamendu bat proposatzen dugun galdegin digu auzapezak. Gaiari buruzko posizio publiko baten izaitea garrantzitsua iduritzen zaigula erantzun diogu aheztarrek teknologi berri horretaz has dezaten informazioak hartzen, galderak izaiten eta gogoetatzen. Azaldu diogu ere Bordaletik Hendaiaraino herri ainitzen adibideak segitzen ditugula horrelako deliberamendu baten alde agertu baitira benetako eztabaida publiko baten izaiteko xedearekin.
Gure argumentuak entzun eta gero, gehiengoak argiki erran digute ez duela posiziorik hartuko; elkargoan ere debate pizten bada ahetzeko auzapezak ez duela bozkan parte hartuko.
Gehiengoaren iritsien arabera guk proposatutako "deliberamenduak ez du loturik gure herrixkarekin" eta luzeman "politikoagoa baino herrikoia" da.
Azpimarratzen diogu 5G teknologia denon istorioa izanen dela eta de facto aheztarrena. Bi aldiz auzapeza saiatu da gure deliberamenduaren zentzua desbideratzen erranez proposatzen dugula 5Geko antenen ezartzearen kontrako bozka bat. Eztabaida berriz gaira ekarri dugu argiki erranez luzamen bat nahi dugula ( luzamen – latinetik moratorius, de morari: gibelarazi – ekintza baterako epe bat edo borondatezko gelditze bat adosten duen hitz juridiko bat da) zientifiko azterketa batzuen emaitzak izan arte. Ingurumen ondorioak jadanik dudagabekoak ditugu. Haiendako gure deliberamendua onartezina da. Gure 5G ari buruzko deliberamendua ikusgai duzue eranskinean.