JOURNAL MUNICIPAL DE DECEMBRE - NOTRE ARTICLE

JOURNAL MUNICIPAL DE DECEMBRE - NOTRE ARTICLE

"NAHAS-MAHAS, ESPERANTZA, EKINTZA eta MOBILIZAZIOA 2020 urteko hitzak izan dira.
NAHAS-MAHAS pasa den azaroan herrixkan iragan diren obretan zehar eskas izan den desbideratzeen plangintzarengatik. Aheztar ainitz, baita ere hortik egunero pasatzen diren gidariak, ohartu dira eta egunero trabatuak izan dira. Tarrapatan eginak izan diren obrak, xantierrari buruzko plangintzarik ez eta epeak ez errespetatuak. Nahiz eta gure aldetik egoera hobetzeko proposamenak egin gehiengoaren kudeatzeko eta entzuteko gaitasunaren eskasa bistakoa izan da.
ESPERANTZA bizi izan dugun pandemia urtetik eta sortu diren zailtasun guztietatik bederen irakaspen positiboa bat atera dezagula. Garai berezi horri esker gure ohiturak apur bat aldatu dira, batez ere gure kontsumitzeko maneran zirkuito laburrak baliatuz tokiko ekoizleei edota herriko saltegi txikiei konfiantza erakutsiz. Fenomeno hau goraipatu behar dugu eta geroan segitu. Ahetzen ditugun saltzaileek gure beharra dute eta biharko aheztarren gainean kontatzen dute.
EKINTZA, gure "AHETZEN" taldeak eramanik, egunerokoan aritzen girelako gure herrixakren alde herriko kontseiluan. Guk egindako proposamen zonbatzuek gehiengoaren ohiturak itzulipurdikatu dituztelako. Eta lehentasunetan ez zituen gai batzuk tratatu behar izan ditu.
Lehengo proposamena senpereko bidean kokatua den legez kanpoko ondarkintegiari buruzkoa izan da. Orain dela urte batzuk eraikuntza enpresaburu gutiengo batek inpunitate osoan naturala identifikatua den eremu batean obra ondarkinak botazen ditu. Bertzalde haien kamioien joan eta etorriek bide segurtasunik eza, kutsadura eta bideen desegiteak kausitzen dituzte eta horiekin batera aheztar zonbatzuen haserrea pizten dute. Hori dela eta auzapez jaunari isun berbal baten egitea eta baionako prokuradoreari salaketa baten pausatzea legeak permititzen duen bezala galdetu diogu. Gure deliberamendua baztertu du auzapez jaunak.
Gelditasun honi erantzuteko xedearekin, "AHETZEN" taldeak erabaki du :
 Aheztarrei informazio esku orri baten banatzea
 Izen biltze baten antolatzea prefeta jaunari segituarazteko
 Errepublikako prokuradoreari salaketa gutun baten idaztea
 Tokiko hedabideetan informazioa zabaltzea
Presioa gehiengoaren gainean izanez, azkenean mugitu dira eta tokira hurbildu dira isun berbal baten egitera. Aitzinetik, hainbat aldiz epaitegietan kondenatua izan den enpresaburua herriko etxean gonbidatuz…
Bigarren deliberamendua 5Gari buruzko luzamen baten proposamena zen. Gure nahia ez da egungo gehiengoari alde edo kontra denez galdegitea baizik eta publikoki gaia aipatzea aheztarrek gaiarekin zertan giren informazioa izan dezaten. Auzapez jaunak ez du bere ikusmoldea publikoki adierazi izan nahi eta gure proiektua baztertua izan da.
Berdin zuen, laister berriz gaia mahai gainean izan duelako auzapezak; aldi honetan hego lapurdiko elkargoan nun euskal elkargoan aipatzeko 5G ari buruzko luzamen baten testu bat bozkatu duten. Eta bai auzapez jauna orain zuri gutiengoan izaitea…
MOBILIZAZIOA ekintza zonbatzuen bidez:
Azken Ahetzeko berriak aldizkarian euskal herriko hazkurri bankuaren beharren emendaketa azpimarratzen genuen. Azaroaren ondarrean iragan den bilketan bolondres ainitz inplikatu dira. Aheztarrek ere jakin izan dute elkartasuna erakusti eta ainitzek bat egin dute bilketarekin. Baita ere Bihotzeko jatetxeak elkarteak antolatu duen jostailu bilketarako.
Eta azkenik EUSKARALDIA dinamikan parte hartuz egunerokoan euskararen erabiltzea sustengatzeko. Aheztar ainitzek bat egin dute ariketa sozialarekin. KONTRAPAS kantuan poeta handia izan den Xabier LETEk erraiten zuen bezala: "EUSKARA JALGI HADI PLAZARA".