2020ko ABENDUAREN 9ko HERRIKO KONTSEILUA

2020ko ABENDUAREN 9ko HERRIKO KONTSEILUA
Dokumentua kargatu

Pasa den urteko azken herriko kontseiluan debate intensiboak izan dira gehiengoak proposatu dituen deliberamenduekin.

Usaian bezala aitzineko herriko kontseiluaren bildumaren adosmenarekin hasi da baita ere astearen hasieran gure taldeak igorritako oharren irakurketarekin.

Auzapeza galdeka hasi zaigu egin genituen oharrekin eta batez ere 5Gari buruzkoarekin. Bilduman aldatu nahi dugun erranaldia eta auzapez jauna harritzen duena horixe da:
"gaiari buruz herritarrek dugun ikuspundua ezagutu dezaten eta galderak izan ditzaten modu bat dela seinalatzen du CHARGOIS andereak. Herri ainitzetan horrelako deliberamenduak bozkatuak izan direla azpimarratzen du izan frantzian, atzerrian eta ipar euskal herrian; eta adibidetzat hartu beharko genukeela." Auzapez jauna harritu da ipar euskal herria aipatu dugulako, hitz estalitan euskal herria ez dela frantzian aditzera emanez. Iduriz auzapez jauna ez da ausarta hitz horiekin.

Gero "auzapezaren erabakien bilduma" aipatu dugu. Xehetasun batzuk galdetu dizkiogu 950 euroengatik erositako bi telefonoei buruz, ainitz dela pentsatuz. Ez zirela bakarrik bi telefono baita ere informatiko materiala jakin izan dugu, azpimarratzekoa da ez zela zehaztua bilduman…

Lehen deliberamendua: Elizaren arraberritzearen aldeko diru laguntzen onartzea. AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Bigarren deliberamendua: tokiko nagusi animatzaile postuaren erregulartzeari buruz. AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Hirugarren deliberamendua : antolaketa proiektuendako zuzendari enplegu baten sortzea. Gehiengoari zergaitik ingeniari bat beharrezkoa den orain arte teknikari batekin egin dugunean galdetu diogu. Eztabaidatu eta gero, gehiengoak aitortu digu postu horrendako jadanik langilea hartua zela deliberamendua bozkatua izan aitzin. AHETZEN taldea abstenitu da gehiengoari langile berri baten hartzeko egutegia ez errespetatzea leporatzen diogulako.

Laugarren deliberamendua: 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteendako Arbonako herriaren parte hartzea Ahetzeko aisialdi zentroan. AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Bostgarren deliberamendua : 2021 urteko lapurdiko rallyari buruz. Urtero bezala Ahetzen rallyaren antolaketari buruzko deliberamendu bat bozkatu behar dugu. AHETZEN taldeak gertakari hau garrantzitsua dela herrixkarentzat azpimarratzen du. Alta pasa diren urteetan bezala deliberamendua egokitu nahi dugu. Aspaldiko partez antolatzaile eta Ahetze herrixkaren artean gertakaria hobekiago antolatzeko eta guztien betebeharrak (seguritatea, ibilbidearen egokitze lanak eta abar…) finkatzeko hitzarmen baten izenpetzea galdegiten dugu.
Nahiz eta bertze gai guztientzat hitzarmenak idazten, kasu huntan ez du hitzarmenik nahi argudiatuz "dena aitzinikusia dela rallyaren antolatzaileekin".
AHETZEN taldeak horren KONTRA bozkatu du benetako hitzarmen bat nahi dugulako gertakari horrendako.

Seigarren deliberamendua : Euskal elkargoko 2019 urteko hondakinen bilketaren txostena. BIL TA GARBI sindikatuaren lehendakariordea izanik auzapez jaunak du txosten horren irakurketa egiten. Deliberamendua ez da bozkatzekoa bakarrik info gisa aurkezten da.
AHETZEN taldeak deliberamenduari buruz bi alde azpimarratzen ditu .
Lehenik, euskal elkargoko kontseiluan horren alde bozkatu zuen auzapez jaunak nahiz eta Ahetzeko herriko kontseiluan txostena ez aurkeztu.
Capendeguy jaunak oroitarazten dio auzapez jaunari euskal elkargoan Ahetzeko ordezkari bakarra dela. Hori dela eta Ahetzeren izenean bozkatu du bere herriko kontseilua kontsultatu gabe. Eta horrek Ahetzeko kontseilua bigarren rol batera botatzen du, erran nahi baita euskal elkargoko irakurketa gela batean kokatuak girela ahetzeko herriko hautetsiak.
Bigarrenik, txostenak sindikatua eta euskal elkargokoaren hutsegite hondarkinen bilketan azpimarratzea permititu digu. Emaitzek erakusten duten bezala pasa den urtearekin konparatuz hondakinen pisuak herritarka emendatu direlako. Argi eta garbi talde hutsegite baten aitzinean gira bai bilketarako bai tratamendurako. Bi urtez euskal elkargoko hondakin batzordean izan den Capendeguy jauna galdeka hastera ausartu da BIL TA GARBI sindikatuaren lehendakariordea den auzapez jauna galdeginez : "Zuk zer ote egin duzu egoera hobetzeko?". Capendeguy jaunak erantzun dio proposamen zonbatzuk egin genituela besteak beste hondikanen pisatzea edota atez ateko bilketa. AHETZEN taldeak azpimarratzen ditu kudeaketaren aldetik eta emaitzen aldetik hobekuntzaren eskasa.

Zazpigarren deliberamendua : hitzarmen baten izenpetzea euskal elkargoarekin erabiltze numeriko amankomun batzuen alde. AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Zortzigarren deliberamendua : ELENA programarekin partaidatze hitzarmen bateri buruz, Europatik datorren diru laguntza hau baliatzen ahalko da egoitza publikoen isolamendua hobetzeko xedearekin. Programa hau euskal elkargoak du kudeatzen. AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Bederatzigarren deliberamendua : 2020ko otsailaren 1ean aurkeztua izan zen tokiko bizileku programa baten proiektuari buruzko iritzia. Gure ustez programa horrek jadanik ipar euskal herrian bizitzeko ezagunak diren arazoak azpimarratzen ditu alta ez ditu zehazki arau berririk eta behargarriak inposatzen arazo horiei erantzuteko xedearekin. AHETZEN taldea abstenitu da.

Hamargarren deliberamendua : segurantza kontratu baten hautua. Kontratuari buruzko xehetasun gehiago eskatu ditu AHETZEN taldeak. Kontratuari buruzko xehetasun gehiago ezin dela komunikatu erantzun digu auzapez jaunak herri batzuen artean negoziaturik izan baita. Gaiari buruzko informazio guti izanik AHETZEN taldeak erabaki du abstenitzea.

AHETZEN taldeak deliberamendu baten proposamena.
Kontseiluaren bukaeran deliberamendu bat aurkeztu diogu herriko kontseiluari gure herria euskal moneta elkartearen kidea bihurtu dadin, orain arte bertze 26 herriek egin duten bezala.
Larunbatarekin asteazkenerako proposamena igorririk leporatzen digu auzapez jaunak noiz gure aldetik berdenborarekin kontseiluko deliberamendu guziak aztertu behar ditugun.
Beraz auzapez jaunari, denborarekin harturik, proposatu diogu bertze tarte baten uztea deliberamendua aztertzeko; hots hurrengo herriko kontseilua arte.
Nahiz eta guri dokumentuak aitzinetik irakurtzea galdegin ohartzen gira gure proposamenak irakurtzeko ez dutela sobera denborarik hartzen auzapezak eta bere axuantek.
Horrela gauzatzen da demokrazia gure herriko kontseiluan bertan.
Gehiengoak nahikari txarra izan arren AHETZEN taldeak gauzak aitzinarazten ditu herrixkan