EUSKO - DELIBERAMENDU BATEN PROPOSAMENA

EUSKO - DELIBERAMENDU BATEN PROPOSAMENA
EUSKO - DELIBERAMENDU BATEN PROPOSAMENA
Dokumentua kargatu

Ahetzeko herrixka EUSKAL MONETA elkarteko kide bihurtzeko deliberamendu proposamena, AHETZEN taldeak proposaturik.
EUSKO tokiko moneta osagarri bat dugu, "Monnaie Locale Complémentaire" delakoa, diru irabazteko xederik gabeko elkartea den EUSKAL MONETAk kudeaturik demokratikoki eta borondate onez.
2013 urtez geroztik Baionako suprefekturan erregistraturik, EUSKAL MONETA elkarteak sozial eta elkartasun ekonomiari buruzko 2014 eko uztailaren 31 eko legea baliatzen du funtzionatzeko (16 artilkulu).
MLC delakoa da, monetario eta finantza kodeak onarturik, pagatzeko titulu bat ; bakarrik eremu finko batean eta EUSKAL MONETA elkarteak onartutako kideen arteko sare batean (lantegiak, elkarteak, tokiko elkargoak..) baliogarria dena.
EUSKO batek euro bat balio du.
Gauregun, kasik 2 milioi EUSKO zirkuitoan dira, 3800 kide, 1000 profesional eta 25 herriko etxeei esker horren barne euskal elkargoa. Europako monetarik inportanteena bihurtu da.
EUSKAL MONETAk EUSKOen truke errezibitzen dituen euro guztiak erreserba batean atxikitzen ditu, edo kooperatibo kreditu bankuko "NEF" delako libreta batean, edo elkartasun kutxa bankuaren kondu batea;, gero bankua errezibitutako ehuneko 70a berriz, ipar euskal herrian, sartzea engaiatzen da mailegu solidario batzuen bidez.
EUSKOa ipar euskal herriko ekonomia dinamizatzeko eta berlokalizatzeko tresna bat da, tokiko ekoizleen eta elkarteen aldekoa, bezeroen erosketak tokiko saltzaile eta zerbitzuetara bideratuz.
EUSKOak bere funtzionatzeko manerari esker kostalde eta barnekaldearen arteko elkartasuna indartzen du.
Profesional gisa kidea bihurtzeko zure lantegiaren egoitza soziala ipar euskal herrian kokatua izan behar da eta EUSKAL MONETAko baimen komiteak onarturik izan.
EUSKOak tokiko merkataritza laguntzen du, garraio luzeak ttipituz hots berotegi efektu gasen botatzeak. EUSKOak baliatzen dituzten profesionalak haien erosketak berriz lokalizatzea edota haien hondakimendako bereizketa berezia plantan ezartzea engaiatu dira. Hori dela eta ingurumenaren aldeko eta lurraren berotze klimatikoaren kontrako tresna bat dela ere argiki erran daiteke.
EUSKOaren kideek euskararen promozioa egiten dute haien seinaletika euskaraz eginez eta guttieneko harrera euskaraz segurtatuz.
EUSKOak laborantza herrikoia laguntzen du: kideak izaiteko laborariek Euskal Herriko Laborantza Ganbarak definitu duen laborantza herrikoaren xartarekinbat egin behar dutelako.
EUSKOak finantza espekulazioa beititzen du, interestasarik gabeko moneta bat baita.Bakarrik egiazko eta tokiko ekonomian atxemaiten ahal dira EUSKOak.
EUSKOak tokiko elkarte mundua sustengatzen du. 2020ko urrian kasik 38000 euroko diru laguntzak banatuak izan dira elkarte desberdinendako ( otsokop, hegalaldia, ikastola batzuk…) partaidetza sistema bati esker.
EUSKOak tokiko saltokiak defenditzen ditu. Supermerkatu bat ez da izaiten ahalko EUSKAL MONETA elkarteko kidea, bakarrik herrietako denda ttipiak izan daitezke.
EUSKOak xahutzeko bezeroak kide den denda batera joaitea behartuak dira.
Gauregun 25 herri kide dira EUSKAL MONETA elkartean,baita ere euskal herri elkargoa 2018ko uztailan horren alde bozkatu zutenetik.
Kide bihurtzeko herriko etxeko batek herriko kontseiluan kidetza bozkatu behar du.
Urte bateko kotizazio batendako herritarka 10 zentima pagatzekoak dira.
Azken kotizazio horrek komertsanteena (bihurketen ehuneko 5a) trukatzen du beti elkarte mundua laguntzeko xedearekin.
EUSKAL MONETA elkartearekin hitzarmena baten izenpetzea beharrezkoa da.
EUSKOz pagatzeko herriko etxeek haien hartzedunei EUSKAL MONETAren aldeko kobratze mandatuak proposatzen dizkiete. Gero estatuak prozesua ontzat emaiten du eta gero EUSKOa erabiltzen ahal da , Baionan 2018 urtez geroztik gertatzen den bezala.
EUSKOaren aldeko parioa egiten duen herriko etxe batek argiki erakusten du tokiko, solidario, elkarteen aldeko, euskaldun eta ingurumenaren aldeko garapenaren alde dela.

Deliberamenduaren ondotik, herriko kontseiluak:
- Auzapeza jaunari arraberri daitekeen urte bateko hitzarmen baten izenpetzea EUSKAL MONETA elkartearekin, 220 euroen truke, baimena emaiten dio. Transakzio horren moldeak EUSKAL MONETA elkartea eta diruzaintza publikoko administrazioaren artean eginen dira