HIRIGINTZA - LARRE LUZEA

HIRIGINTZA - LARRE LUZEA
HIRIGINTZA - LARRE LUZEA
HIRIGINTZA - LARRE LUZEA
HIRIGINTZA - LARRE LUZEA
HIRIGINTZA - LARRE LUZEA

Gaur parte hartu dugu EH BAIek ahetzeko LARRE LUZEA baserriaren aitzinean antolatzen zuen etxebizitza eskubideari buruzko prentsaurrekoan.
2019an ahetzeko hirigintza plana berria doi doia bozkatua izan zen euskal elkargoan eta guk horren kontra bozkatzea deitzen genuen, besteak beste LARRE LUZEA eremuaren kasua azpimarratuz.
Antsu bi urte berantago hirigintza plan horren lehengo ondorio kaltegarriak jasatzen hasten gira...
2019ko hirigintza planak permititzen duen bezala hutsa den LARRE LUZEAko bastimenduak betebeharrez alda dezake, hots ez da beharrezkoa baserria izaitea bastimendua berritzen bada.
Baserriaren jabeak erabaki du promotore bateri saltzea eta proiektu bat jadanik plazaratu dute 10 goi mailako bizitegiendako, horien barne noski bizitegi sozialik ez eta espekulazio kontrako neurririk ez...guretzako horrelako proiektu bat baimentzea ONARTEZINA da !!!
Ahetzek eta ipar euskal herriak ez dute horrelako proiektuen beharrik !!!
Arratsalde huntan oihan eta natural eremuak babesteko departamenduko batzordea (20 bat kide) bildu da eta bere iritzia plazaratuko du ortzegunean. Ezetza ateratzen bada egun proiektua proposatua den bezala ez da gauzatuko.
Ez dezagun amore eman segur aski bertze proiektu bat aterako baita !!!
Oroitarazten dugu LARRE LUZEA eremua (pentzeak eta bastimenduak) alokatze kontratupean dela orain dela urte ainitzez, oraindik laborari batek lan egiten duela zonalde huntan eta segida segurtatua dela bere semearekin.
Hori dela eta berriz argiki erran nahi dugu gure helburua dela eremua laborantxarako atxikitzea.
Horretarako dosierra arlo pribatutik atera behar da eta podere publikoek dute haien gain hartu behar eremu hunen etorkizuna.
Oraindik ez da ezer bukaturik eta bihartik goiti denon parte hartzea eta sustengua beharrezkoak izanen dira.
LARRE LUZEA salba dezagun !!!