2021eko EKAINAren 2ko HERRIKO KONTSEILUA

2021eko EKAINAren 2ko HERRIKO KONTSEILUA

Pasa den apirilan gehiengoak egiten dituen kontseiluetako debateen bildumetan gure oharrak eta erranak baztertuak edota desbideratuak zirela salatu genuen.
Alta gure oharrak ez dira kontutan hartuak izan eta auzapez jaunak oraindik goiti bakarrik legea aplikatuko duela erran digu.
Hori dela eta zehazki zer dioen legeak eta zoin diren herriko etxearen betebeharrak xerkatu ditugu.
Herriko etxeak plazaratu behar ditu:

 Herriko kontseiluen txostena, izan diren eztabaidak zehaztu gabe, 8 egun barne plazaratu eta publikoki afixatu. Aldioro egina da eta AHETZEN taldeak txosten horiek onartzen ditu.
 Bilkura akta bat hautatutako idazkariak eginik nun oposizioko oharrak eta erranak agertu behar diren. Akta horiek herriko kontseilu guziek izenpetu behar dituzte eta ez badute nahi zehaztu behar dute zergaitik. Legea horrela da.

Halaere auzapezak txostenen edukiak ez ditu egokitu nahi errealitatetik ahalik eta hurbilen izan daitezen; eta gainera nahi luke guk txostenak eta aktak onar ditzagun izenpetu gabe.
Azpimarraten diogu gauzak ez direla horrela egiten eta gure oharrak baieztatzen dituen Ahetzeko herriko kontseiluaren araudiaren parte bat irakurtzen diogu:

ARTIKULU: bilkura akta
Pasa den herriko kontseiluaren akta onartuarazten du eta kontutan hrtzen ditu menturazko aldaketak.
Deliberamenduak ordenean idatziak dira erregistroan.
Kontseiluan parte hartu zuten Herriko hautetsiek erregistroa izenpetzen dute edo zergaitik ez duten izenpetu nahi zehazten dute.

Auzapezak segitzen du eta ez ditu aktak izenpetuarazten, goraipatuz orain dela 10 urte herriko etxea kudeatzen duela eta ongi dakiela nola egiten diren gauzak.
Erantzuten diogu bere argumentua ez dela batere ona eta akats bat izan dela onartu beharko duela. AHETZEN taldeak asumitzen du aitzinagotik akats hori salatu behar izan zuela.

Eztabaida hesten du AHETZEN taldeak denbora gehiagorik ez galtzeko asmoarekin eta dei egiten die aheztarrei Ahetzeko Herritarren Hitza (AHH) elkarteak grabatzen dituen herriko kontseiluen bideoak begiratzea YOUTUBEn duten katean.

Ohartzen gira DGSak (funtzionarioak) herriko konteilua grabatzen duela eta auzapezaren erranetan entsegu bat egiten dute, leporatzen diolako AHH elkarteari grabaketa guziak ez proposatzea bere katean (info gisa apirilako bideoa ez dute plazaratu soinu arazo batengatik eta soinurik gabe geratu zen grabaketa).
AHETZEN taldeari aldiz leporatzen dio herriko kontseiluen barnekoa maiz desbideratzea. Hori dela eta nahiago dute haien aldetik grabatu eta beharba zuzenean hedatu.
Oroitze gisa hasieratik horren alde gira gu AHETZEN hautetsiak, alderantziz mandatu horren hasieran arrunt kontra ziren gehiengoaren hautetsiak.
Paradoxazko eta irri-egingarria den egoera nun hasieratik baliatzen ditugun argumentuak orain gure kontra erabiltzen ditu gehiengoak herriko kontseiluak sistematikoki grabatuak izan daitezen ; azkenean bortxaz onartu behar dute gure proposamena zentzuzkoa zela.
Erranaldi frantziar batek erraiten duen bezala bakarrik zozoek ez dute iritziz aldatzen.
Edozein gisaz legea bere alde ez duenean gehiengoak bere arau proprioak erabiltzen ditu.

Lehengo deliberamendua:
pagatuak izan ez diren zorrak herriko etxearen gain hartzea, kantinako faktura txikiak dira.
AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Bigarren deliberamendua:
Herriko asialdi zentroko araudia. Ez dugu deus gehitzekorik batzorde huntako bilkuran parte hartu dugulako eta izan ditugun ohar guztiak kontutan hartuak izan direlako.
Gehiengoak AHETZEN taldeari galdegiten dio araudi horren euskarazko itzulpena egitea heldu den sartzerako.
Ez gira horren kontra aldiz gehiengoari zeharkako moduan euskararen gaia gehiago kontutan har dezan galdegiten diogu.
AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Hirugarren deliberamendua:
asialdi zentrorako sei animatzaileen enplegua uda huntako kontratu mugatuetan.
Bertze behin ohartzen gira dena aitzinetik egina zela, deliberamendua herriko kontseiluan bozkatua eta onartua izan aitzin. Berriz euskararen gaiari buruzko galdera zonbatzuk pausatzen dizkiogu gehiengoari hala nola ea animatzaileak euskaradunak diren eta asialdi zentroko proiektu pedagogikoan gaia integratua den.
Baliteke animatzaile batzuk euskaradunak direla eta proiektuan euskara integratua dela alta ez da ezer ofizialki agertzen zentroko araudian.
Gehiengoari proposatzen diogu euskararen aldeko politika gogotsuago baten izaitea eta guttienik elebitasuna proposatzea herriko aisialdi zentroan.
AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du enplegatze horiek haurrak kudeatzeko beharrezkoak direlako.

Laugarren deliberamendua:
KULTUR XOKOko hesi baten diruztazea. Auzoak ados dira kostu horren erdia haien gain hartzeko hots 841.80 euro.
Gehiengoari azpimarratzen diogu akats bat egin dutela lursailaren zenbakiarekin.
AHETZEN taldeak horren alde bozkatu du.

Bostgarren deliberamendua:
Bizitzeko eraikiak diren etxe berrien zerga dispentsa bi urtez mugatzea.
Etxe berri bat edota handitze bat eraikitzen dutenentzat bi urtez lur zerga dispentsa bat pentsatua da.
Salbu herriko etxeak erabakitzen badu dispentsa mugatzea, gure kasuan proposamena da ehuneko 40az izaitea.
AHETZEN onartzen du herriko etxearentzat diru sartze bat gehiago izan daitekeela ; galdegiten dugu guti gora behera zenbatekoa izanen den.
Proposamena hau bakarrik frantziar estatutik mailegu lagundurik izan ez dutenei doakie. Proposamena horrekin gehiengoak irabazi ttipiak dutenentzat ondorioa mugatzea espero du.
AHETZEN taldearentzat irabazi ttipiak dituzten famili ainitzek aldi berean mailegu langudurik izaiteko ez dute deretxorik eta zerga horren parte bat ordaindu beharko dute.
Berdenboran proposamen horrekin ahalak dituzten familiek gehiago parte hartuko lukete indar kolektiboan, herriaren bizia diruztatzeko.
Gaiarekin dudan izanik AHETZEN taldea abstenitu da.