HAUTAGAIA
LABAT-ARAMENDY Ramuntxo
45 urte eta bi haurren aita.
FRET SNCF enpresako langilea.
Herriko kontseiluko hautetsia 2018 urtetik 2024ra
Ilusio eta esperantzaz beterik AHETZEN zerrendaburua izan naiz heldu diren 2025eko urtarrileko herriko hauteskunde aitzinatuentzat.
Itxura faltsuetatik urrun, gure zerrenda egiazkoa da eta interes orokorra baizik, hots herrixkarena eta bere herritarrena, ez du bertze lehentasunik.
Gure belaunaldi ainitzeko zerrenda, batez bertze 42 urte dituena, jadanik gure herriko bizian osoki sartua da, bai politika mailan gutariko batzuek metatu esperientziaz azken 13 urte hauetan herriko kontseiluan, bai egunerokoan aheztar elkarte sare aberatsean engaiamendu handiarekin.
Dituen indar guziekin, gure zerrendak lehentasun gisa izanen du gure herriko etxeari gure zerbitzu guzien funtzionamendu egokirako beharrezkoa den egonkortasun politiko eta instituzional bat berriz emaitea; horretarako, egiazko demokrazia parte hartzaile baten bermatzaileak izanen gira gure herrixkan, eguneroko aktore eta eragile guziekin: aheztarrak, herriko langile guztiak bezala.
Eginahalak eginen ditugu gure hautetsi rolan segitzeko, bere mugak hautsi gabe kolektibitateko eragile guziekiko, azken urte hauetan kudeaketan ziren hautetsi batzuek egin duten ez bezala.
Batzuek leheno bezala segitzea pentsatzen dutenean, guk benetako aldaketa aldarrikatzen dugu, ez dugu pertsona probidentzialarengan sinesten eta konbentzituak gira lan kolektiboak bakarrik Ahetze eta aheztarren loraldiarendako ezinbestekoa den lasaitasun instituzional gauzatuko duela. Beraz, bikoteen aldeko apustua egiten dugu bai herriko etxearentzat bai elkargoarentzat, auzapez eta elkargoko hautetsi rolak banatuz.
HERRIKO ETXEA erakundearen azken hilabeteetako ikuskizun tristeak ziklo politiko baten amaiera adierazten duela dirudi. Ziklo horretan, bi auzapez kanporatuak izan dira beren zerrenda propioen bidez, eta bertze batek sei hilabete baizik ez du iraun auzapez gisa.
Orain AHETZEN taldeari doakio bere ardura hartzea herrixka eta bere herritarren zerbitzurako, Ahetzek gure aitzinean diren erronka ugariei erantzuteko gaitasuna izan dezan, bertzeak bertze, laborantxa herrikoia baten atxikitzea eta laborantxa lurraren zaintzea, klima aldaketa, etxebizitza, biziaren kostuaren areagotzea eta krisi ekonomiko eta soziala, euskararen bizirautea, teknologia berrien biziraupena, elkarrekin ongi bizitzea.
Horretarako, AHETZEk herrixka izaiten segitu beharko du, anbizioa eta kuraia politikoaren zigiluaz hunkitua den ikuspegi aitzindari duena.
Aheztar agurgarriak, jakin ezazue gurekin kontatzen bihartik goiti zuen zerbitzura aritzeko.
#ahetzen ORAIN BAI !