bigarren etxeetako zerga
Pasa diren urteetan bizitegi arazoak aipatzen zirenean bigarren etxeak erhiz erakutsiak ziren eta gai horren inguruko proposamen guziak segidarik gabe geratzen ziren 2016 urte arte noiz finantza lege batek proposatzen zuen ehuneko 20ko zerga bat aplikatzea etxe horiei.
Herri guziek legea onartu egin zuten, ziburuk ez ezik, herriko kontseiluetan boto baten bidez.
Aurtengo finantza legeak aukera emaiten die zerga emendatzea ehuneko 20tik ehuneko 60 arte etxegintzako presio eskualdean diren herriei.
Aheztarrek dakite nola zaila den ipar euskal herrian etxebizitza bat edo etxe bat izaitea, alta horiek ez dira eskas ! Kostaldean hutsik geratzen direnak urtean zehar milaka badira, noiz denbora berean urte osoan hemengo langile baten sozial etxebizitza baten eskaerari ezin diogu faborezki erantzun!
Kostaldeko herri batzuetan bigarren etxeetako zenbakia ehuneko 50a arte iristen da.
De facto euskal herritar ainitzek ezin dute duintasunez bizi haien etxean edo etxebizitzan urte osoan.
Lege horren bidez poderoan direnak entseatzen dira etxebizitzen merkatua orekatzen euskal herrian bainan ez dugu ahantzi behar legea gehiago egina dela pariserentzat eta bere inguruko herrientzat, frantzia oraindik estatu zentrala baita.
Zein da lege horren helburua?ahal bezain etxebizitza gehien berriz merkatuan ezartzea alokatuak izan ditzaten urte osoan zehar. Alta aukeraz aprobetxatzen ote dute hemengo herriko etxeek?
Ahetzen ehuneko 15a da bigarren etxeetako kopurua, hori dela eta pentsa dezakegu ez dugula egoera larririk salbu lur ainitz badira oriandik gure herrian. Horregatik beharrezkoa da lur guzti horiek defendatzea eta atxikitzea.
Zerga horren helburua ez da ahetzen bigarren etxe bat duten jabeak tturrintzea baizik eta zerga hau baliatzea bigarren etxeko proiektuak dituztenei idei horiek burutik kentzeko, oroitu behar da azken sei urteetan etxe horien emendakina etengabea izan dela.
Kasu honetan adibide bat izan behar ginen Ahetzen, erabaki indartsu bat hartuz eta zerga ehuneko 60a arte altxatuz, kurai politikoa erakutsiz guztien interesa defendatuz eta ez kasu batzuena bakarrik herriko gehiengoak egin zuen bezala debateetan.
Berriz diogu etxe bat izaite eskubideari bi izaiteari baino lehentasuna eman behar diogula!
Bidarten eta Getarian erabaki onak hartu dituzte eta gaurtik aintzinerat ehuneko 60ekoa izanen da zerga.
Ahetzen aldiz emendaketa ttikia izan da eta ehuneko 25ekoa izanen da orain zerga, horrek suposatzen du bigarren etxe baten proiektu bat dutenen artean gehienak Ahetzera hurbilduko direla.
Berriz gure auzapezak hautu txar bat egin du gure herriaren defentsan.