hautetsien artikulua ahetzeko berriak aldizkarian
Inkesta soziolinguistika ainitzen arabera euskararen erabiltzea gutxitzera doa eguneroko bizian. Iparralde mailan podere publikoak hizkuntza politika amankomun bat plantan ezartzea saiatzen ari dira. Uda honetan euskal hirigune elkargoko hautetsiek "euskara jalgi hadi plazara" adostutako dokumentuaren alde bozkatu zuten, heldu diren urteendako euskararen etorkizuna segurtatzeko eta euskaldun berrien sortzeak errazteko xedearekin.
Hizkuntza politika horrek zeharkako gaitasunak ditu eta herriei ez die gaitasunik kentzen haien ahalbideetan euskararen aldeko ekintzak bururatzeko.
Egun erran daiteke euskararen aldeko politika publiko baten nahikaria pizten ari dela alta egungo egoera oraindik ahulegi da.
Adibidetzat uztaritzeko azken herriko kontseiluan hautetsi baten erabakia har dezakegu: euskaraz soilik mintzatzea. Batzuek erranen dute zertarako? Bertze batzuk jazarriko dira zentzugabeko desmartxa bat dela salatuz. Bertze batzuek alderantziz pasa den ekainaren 23an euskal elkargoan bozkatutako euskararen aitorpen ofiziala iparraldean deliberoari ez diote baliotasunik onartuko ez bada posible euskaraz soilik mintzatzea herriko konseilu batean.
Huts baten ezagutze hor dugu: podere publikoak ez dira oraindik gai euskaldunen beharrei osorik erantzutea eta berant dabiltza bai herriko langileen euskalduntzeko prozezuan bai sistematiko itzulpen zerbitzu baten proposatzeko.
Ahetze mailan, herriko haurzaindegiaren adibideak gauzak argituko ditu. 2014eko abenduan herriko kontseiluak LEHA dispositiboaren alde bozkatu zuen 5 urte berantago lehen haurtzaroaren euskarazko harrera herriko haurzaindegian ukaiteko xedearekin. Establimendua kalitatezko zerbitzu elebidun proposatzea gai izanen ote da ? Denok espero dugu ! erabakia 2019ko abenduan jakinen da.
Lapurdin biztanle kopuruko ehuneko 23a euskalduna da alta bakarrik ehuneko 8,1ak aktiboki euskara erabiltzen du eta hor dugu arazo nagusietako bat…
Denborarik galdu gabe guri doakigu gure eguneroko ohiturak aldatzea hizkuntza baten etorkizuna segurtatzen baita bakarrik bizirik delarik eta beraz mintzaturik.
EUSKARALDIA dinamika ordu onean dator !
Herritar ekintza dugu noren helburua den hiztunen (noiztenkakoak eta etengabekoak) arteko euskarazko harremanak berpiztea eguneroko bizian 11 egunez euskal herri osoan.
Aheztar batzuen artean motibatu ginen esperientzia Ahetzen martxan ezartzeko euskara berriz biziarazteko herriko toki desberdinetan (dendetan, elkarteetan, gure bideetan, eta abar…). 11egunez ez pentsatuarekin topo egin dugu ohartuz euskaldun zoinbatzuk gaudela Ahetzen. Ahetzeko San Martin bestak hurbiltzen zaizkigula eta aukera paregabea izan daiteke herritar ariketa horren lehen saio batendako.
Izena emaiteko nola egin? Edo www.euskaraldia.eus webgunean edo emailez herriko koordinatzailearekin harremanentan sartuz ramuntxo5@msn.com .
Garaia iritsi zaigu, bizi garen frantsesez itotako ingurumenean, euskarari merezi duen tokia emaitea; horretarako EUSKARALDIAn parte hartzea masiboa izan beharko da. Ez dugu ezer inposatzen bainan benetako deia luzatzen diegu aheztarrei parte hartzeko. Aktore izan gaitezen amankomun altxorra dugun euskararen etorkizuna segurtatzeko.