Ahetze, isunak badatoz...
Ahetze, 2000tik gorako biztanleko herrixka, lasaiki bizi zen 2011 urte arte… Geroztik lasaitun honen trabatzeko hainbat erabaki hartu ditu herriko gehiengoak.
Azaroaren 14ko herriko kontseiluan horietako azkena bozkatua izan da, frantses estatu mailan isunak kudeatzen dituen agentziarekin hitzarmen bat izenpetu baitu gehiengoak.
Berriz ere aheztarrei aipatu gabe, herritarren kontsultarik egin gabe edo ahetzeko berriak aldizkariaz baliatu gabe gaia eztabaidatzeko.
Metodoa arrunt desberdina izan da errexkiago baita indarrez inposatzea delibero bati esker.
Errepresioa ez da aterabibea, erraztasuna baizik ez da.
Noizko ahetzeko aparkalekuak ordainduaraziko dizkiegu aheztarrei ? ta bideo kamerak ?
Sorpresa handirik gabe "AHETZEN" taldekook delibero horren kontra bozkatu dugu, iduritzen zaigulako erabaki horrek erraztuko duela muga gabeko errepresioa jadanik gehiegi zergapean diren aheztarrekiko.
Pentsatzen dugu bertze manera batez tratatu behar dela aparkatzearen gaia gure herrixkan.
Bereziki Mattin TREKU plazan arraberritze lanetan 400 000 euro gastatu ordez zergaitk oinezkoen ibilbideetan eragozgarri materialarik ez ezarri ? (zurrezko zutoinak , lore ontziak eta abar)
Beraz aheztarrak abisatuak zarete hemendik goiti kasu egizue zinpeko karrikazain berriekin…