hautetsien artikulua ahetzeko berriak aldizkarian
171 orrialde, 423 ohar
Horiek ez dira herriko etxeak ahetzen ezarri dituen isunen zenbakiak, ezta ere herriko gehiengoari buruzko txostena baten zenbakiak,
Bainan "ahetzen" listakoek ahetzeko hirigintza proiektuari buruzko inkestaren kari egindako lana eta pasa den aiprilaren 5ean eskuz esku inkesta komisarioari eman diotena.
Gure herrixkaren geroaz axola dugulako "ahetzen" taldekook proiektu horren bigarren edizioan hurbiletik parte hartzea erabaki dugu.
423 ohar horietatik pundu ainitzeri bereziki kasu egin diegu, besteak beste :
- Herrixkaren ondarean agertzen ez ziren eraikuntza zaharrak
- Laborantxarako agertzen diren eremu naturalak
- Sute kontrako gaizki edo ez segurtatuak diren etxegintzak
- Ofiziale baten proiektua laborari baten pentzetan
- Zainduak ez diren busti eremuak
- Alokatzeko etxebizitzen eskasa
- PADD eta PLUaren arteko inkoherentziak
- 10 urteetan 700 biztanle gehio ahetzen hots gehi ehuneko 33a.
- Bidarteko ur araztegiaren arazoa, ez baita egokia hainbeste biztanleendako eta de fakto noiztenkako kutsadura irriskua itsasbazterretan
Inkesta honi esker, zerbitzu publikoen dokumentuak erabili ahal izan ditugu alta ez ditugu denak ikusgai izan. Hori dela eta ezin izan dugu behar den bezala zaindu hirigintza proiektuan agertzen diren azalera guziak. Adibidetzat "vectoriel" delako grafikoa ezin izan dugu kontsultatu eta horretarako CADA organismoari salaketa bat ezarri diogu jakiteko zoin diren ikusgai izaiten ahal ditugun dokumentu guziak xedearekin.
Proiektuaren bidea oraindik luzea da ontza emana izan arte. Inkesta komisarioak bere bilduma aurkeztu behar du eta euskal hiri elkargoak alde bozkatu beharko du. Oraindik aukerak baditugu gure ikuspunduak jakinarazteko eta dokumentua egokitzeko.
Gure lana ikusgai duzue www.ahetzen.eus webgunean
"AHETZEN" taldekoak S.Capendeguy – M. Fordin – R. Labat-Aramendy