2025eko AHETZEN taldea

2025eko AHETZEN taldea

ezkerretik eskuinera:

CAPENDEGUY Santiago - FORDIN Maite - KUGLER CURUTCHET Sébastien - ALAMAN Alaia - MIOQUE URKIA Iban - ARANSAEZ Hegoa - GARCIA Y PEREDA Carole -
ETCHEGARAY Ramuntxo - ALVAREZ Emma - JORAJURIA Marie Pierre - ARTAYET Julen - BERGARECHE Ioritz - APPLAINCOURT Arthur - ALDALURRA Amaia - BERARD Amélie -
LABAT ARAMENDY Ramuntxo - ETXOAN Mixel - CARRERA INDO Nahia - ALDALURRA Xarle

AHETZEN 2020ko taldea

AHETZEN 2020ko taldea

Ezkerretik eskuinerat :
Santiago CAPENDEGUY, Mathilde ALDALURRA, Ioritz BERGARETXE, Annie RISPAL, Hegoa ARANSAEZ, Mixel ETXOAN, Emma ALVAREZ, Andoni ZUBIZARRETA, Francis GANTOIS, Maritxu MARTICORENA, Maite FORDIN, Anita OLHATZ-ESPONDE, Xarle ALDALURRA, Olivier MIOQUE, Amaia ALDALURRA, Gaëlle CHARGOIS, Ramuntxo LABAT-ARAMENDY, Patrick TOHIER.
Argazkian ez dena: Sébastien LOPEZ

HAUTETSIA

HAUTETSIA

Gure gizartearen balio demokratikoen errespetuz, eta haiei atxikirik, kontsulta zabal baten ondotik, erabaki dugu pertsona trebe eta arduratsuz osaturiko zerrenda bat aurkeztea, gure herrixkaren prioektuak eta asmo haundiko kudeaketa aurrera eramateko.
Hitz batzuez, honen zergatia aurkeztuko dizuet.
Urtez urte, gure artean harreman estu bat eraiki dugu. Ongi ezagutzen gira.
Bizirik eta espero dituzuen zerbitzuak eskaintzeko gai den herriarekiko maitasun bera dugu.
Zoritxarrez, duela 6 urte bozken %45-a bildu zituen gure hautagaitzaren ondotik, egoera kezkagarria da.
Aheztarrek beren okindegia faltan botatzen dute, saltokiek zailki bizirik irauten dute, gure herrixkari bizia falta zaio , kultura jarduerak eskasak dira, kukuxu merkatuko igande ororen bukaeran herriko plazak zikintegi bat dirudi, herriguneko bide segurtasuna ere kezkagarria da, Zaluaga zikintegiaren kudeaketa…
INSEE-ren azken inkestaren arabera, gure herrixkaren biztanle kopurua %46-ez hemendatu da azken 6 urteetan.
2200 biztanlerekin, zergatik gure herrixka ez al da biziago ?
3000 biztanlerekin ( oraingo udal gehiengoak adostutako azken Tokiko Hirigintza Planak aurreikusten duen bezala) , egoera aldatuko dela sinisteak ez du funtsik .
Orain, 2020 –an , aldaketa proposatzen dizuet .
Gure herrixkan, bihar, anaitasuna, elkartasuna, zuzentasuna, baina bata dinamismoa ere, sormena piztu daitezen amesten dugu, bertako bizia iraunkorra eta goxoa bilakatu dadin.
Amets hau errealitate bilakatu daiteke gurekin.
Lortu behar dugu gure herrixkan elkartasuna gehiago garatzea, kulturalki eta hizkuntza mailan dinamikoagoak izaten, ingurumenarekin bat etorriz eta bakoitzaren arazoei arreta haundiagoa emanez . Asmatzen duzuen bezala, ingurumenean, bide segurtasunean et etxebizitzan oinarrituko da gure programa.
Zuek bezala, Euskal Herriko baloreak partikatzen ditugu, eta bakoitzak bere einean, gure herrixkarekiko atxikimendua aldarrikatzen dugu.
Herrixka geldituz, Ahetzeren metamorfosia bultzatu nahi dugu.
Gure herrixkan, transizion ekologikoa eta energetikoa bultzatu nahi dugu.Bidea luzea izango da baina gure biharko bizia hobetuko duten tresnak plantan eman behar ditugu.
Bai, gure herrixka maite dugu, adin eta baldintza guztietako Aheztarrek elkar errespetatzen dutelako, bertan partikatzearen zentzua badugulako, gure kultura eta ohiturak herrixkaren zentruan emango ditugulako, eta ingurumena errespetatzeko medio guztiak erabiliko ditugulako.
Ahetze, kalitate haundiko herrixka, ametsa errealitate bilakatuko dugu. Prest gira .

Ahetze-ko semea, 44 urte, 2011-tik hautetsi, estatuko funtzionario ohia, eta empresa pribatu bateko komertzio zuzendaria, beti atxiki dut bihotzean inoiz utzi ez nauen herrixka hau.
Nahi nuke baita ere, bere kide garen Euskal Hirigune Elkargoari mezu bat bidali, bere baitan diren herriak eta auzapezak errespetatuz. Gure herrixka ez da izan behar kostaldeko herriek dituzten arazoen konponbidea ez eta lurraren « balbula ». Gure herrixka errespetatua izan behar da, eta gure iritzia eskatu behar digute. Engaiatzen naiz Euskal Hirigune Elkargoan Aheztar bakoitza eta gure herrixka defendatzen, baita bertako ordezkariekin adostasunez lan egiten.
Otsaila bukaeran, hauteskunde kampaina hasiko dut, gure taldea osatzen duten kide engaiatu et esperientziadunekin, hurrengo 6 urteetan elkarrekin eraikiko dugun proiektua aurkeztuz.
Gaur proposatzen dizuedan proiektuarekin, Ahetzek bere tokia izango du Euskal Herrian et Euskal Hirigune Elkargoan . Ahetzeko hiriguneak urrats bat aurrera atxikiko du.
Zuetariko bakoitzarekin kontaktuan sartuko gira gure programa aurkezteko, baita zuen oharrak entzuteko ere.
Zuek bezala, Ahetze maite dugu eta bere nortasuna argiki defendatu nahi dugu.

HAUTETSIA

HAUTETSIA

Ramuntxo LABAT-ARAMENDY - 40 urte
Herriko hautetsi ohia
trenbideetako langilea
"oposizio taldeko hautetsi ohia, nire engaiamendua berritzen dut AHETZEN zerrendan.
Pasa diren hilabeteetan herriko kontseiluan bertan bizitako esperientzak nire sinesteei indar gehiago eman die. Ahetze bezalako herrixka batean beharrezkoa da demokrazia parte hartzailea garatzea herritarrei maizago hitza emanez.
Zerrenda bateri edo bertzeari eginen den konfiantza ez da izanen heldu diren 6 urteendako txeke xuri bat. Herrixkaren etorkizunean herritarrek interesa izaiteko eta horren geroaren aktore nagusiak bihurtuarazteko hautetsiei doakie herritarrekin komunikatzea eta trukatzea.
Datorren kargualdian lan ardatzak ez dira eskas izanen: transizio ekologikoa eta energetikoa, gure ur zikinen eta hondakinen hudeaketa bertutetsua, laborantxa herrikoi eta iraunkorraren aldeko sustengua, urbanizazioaren nagusigoa, bideetako mantentze erregularra eta segurtasun neurriak hartu, belaunaldien arteko harremanak indartu, ahetzeko elkarteen bizia garatu eta bukatzeko benetako euskararen aldeko politika baten ezartzea herrixka mailan."

HAUTETSIA

HAUTETSIA

Gaëlle CHARGOIS - 42 urte
UHARTEA bidea
haurtzaina
"haurtzain onetsia 12 urtez Ahetzen, herrixkako haurrak pilotan jolastera oinez joan daitezen pilota plazara, elkartasun gehiago izaiteko hirugarren urtekoentzat eta ahetze egun den kusku naturala kontserbatzeko xedea duten beste proiektu berritzaileendako engaiatu naiz."